GUREAN GAUR

Hezkuntza Plazara: "Espero dugu legea gertuago egotea gehiengoak babestu zuen puntu sortatik"

Eusko Jaurlaritzak laster ezagutaraziko du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen aurreproiektua. Irailean aurkeztu zuen Lakuak lege zirriborroa, eta gutxi barru proposamena aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Bada, Hezkuntza Plazara izeneko elkarteak aukera baliatu nahi du komunitate osoaren adostasuna lortu eta urrunago joateko. Eta gaiari heltzeko pantailaren beste aldean dugu Idoia Antia Hezkuntza Plazara elkarteko kidea.