GUREAN GAUR

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gernikan, bonbardaketaren 86. urteurrena gogoratzeko

Duela 86 urte, 1937ko apirilaren 26an, Alemania Kondor Legioak eta Italia faxistako Aviazione Legionaria abiazioak Gernika bonbardatu zuten ehunka hildako eta zauritu eraginez. Astelehenero bezala azoka eguna zen herrian. Urtero legez, sarraski hura gogoratzeko ekitaldi andana antolatu dituzte.