GUREAN GAUR

Sustrai Erakuntza: “Berriztagarrien hedapen hau modu irrazionalean gertatzen ari da”

Euskal Herriko zentral eolikorik handienetakoa egin nahi dute Goizueta eta Hernani artean. Sustrai Erakuntzaren arabera, proiektua enpresa pribatu batena da, eta Madrilen ari dira tramitatzen. Kasu honetan, Espainiako Gobernua ari da egitasmoa tramitatzen, eta enpresak jada eskatua du eskubidea sare elektrikoarekin lotzeko, eta, aldi berean, berme batzuk jarri ditu proiektua sustatzeko. Hurrengo pausoa proiektua garatzea eta jendaurrean aurkeztea litzateke. Esanguratsua da egitasmoa jarriko litzatekeen udalerrietako ordezkariek ez dutela haren inguruko informaziorik jaso oraindik, ez Hernanin, ez Aranon, ez Goizuetan. Gaiaren inguruan hitz egiteko Mikel Saralegi Sustrai Erakuntza fundazioko kidearekin izan gara.