GUREAN GAUR

Jendetza bildu da Aitor Zelaia eta Galder Barbadori elkartasuna adierazteko kontzentrazioetan

Gasteizen, Amurrion eta Agurainen egin dira elkarretaratzeak. Auzitegi Gorena Aitor eta Galderren aurkako errekurtsoak aztertzeko bildu da, eta edozein unetan espetxeratuak izan daitezke. 2021ean lau urteko espetxe zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien Auzitegi Nazional espainiarrak “helburu terroristekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzea” egotzita.

Elkartasun sareak ehundu eta prozesuaren salaketa ozen jendarteratzeko unea iritsi dela azpimarratu dute. Epaiak ekar dezakeenari adi egoteko deia luzatu diete herritarrei, eta hori kontrakoa bada mobilizazioak deituko dituztela iragarri dute.