GUREAN GAUR

Ertzaintza gogor oldartu da pertsona baten etxegabetzea eragotzi nahi izan dutenen kontra

Kontseilu Sozialistak salatu du Hernaniko Udalak ez diola alternatibarik eskaini kaleratutakoari, ehunka etxe huts dauden arren. Bestalde, Bilboko zenbait eragilek legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute. Azpimarratu dute gida “autodefentsarako tresna bat” dela, baita “elkar babesteko” modu bat ere.