GUREAN GAUR

Kanpo auditoria bat egitea proposatu du Ekopolek Zubietako erraustegia ikertzen jarraitzeko

Erraustegiak hiru urte beteko ditu datorren abenduan eta proiektuarekin hasi zirenetik zenbait arazo eta matxura izan dituela argi dago. Halaxe ikertu du Ekopol taldeak. Legebiltzarrean izan da Gorka Bueno taldeko kidea eta erraustegiak dituen datuen gardentasun falta salatu du. Hori hala, kanpo auditoria bat sortzea proposatu du. Babesa eman diote Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk. Aldiz, EAJk ezbaian jarri du ikerketen sinesgarritasuna.