GUREAN GAUR

Xabi Valdor, Lautada Ikastola: "Azken hamarkadan asko aurreratu da euskararen erabileran"

Araba Euskaraz ekainaren 11n izango da Olarizuko zelaietan. Aurtengo edizioa Aguraingo Lautada Ikastolaren aldekoa izango da eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute. Zortzi ikastola dira Araban Ikastolen Elkartearen baitan bildurik, Auzolanean eta elkarlanean aritu dira aurten ere helburu zehatz batekin: Lautada Ikastolari bultzada ematea. Horren inguruan xehetasunak eman dizkigu Xabi Valdor Lautada Ikastolako zuzendaritzako kideak.