GUREAN GAUR

Hegazti gripea berriro hedatu da Frantzian, 900.000 hegazti hil behar izateraino

Martxoan beherakada nabarmena izan zen, baina maiatza hasieratik hegazti gripea ugaldu da. Okzitanian abiatu da gripea. Ondorioz, 900.000 hegazti hil dituzte dagoeneko hilabete baino gutxiagoan. Ipar Euskal Herrian oraindik ez da abiapunturik identifikatu, eta herri bakar batean ere ez da neurririk behar izan.