GUREAN GAUR

Hezkuntza sailaren erabakiaren aurka elkarretaratzea egin dute, Gainzuri ikastetxeak deituta

Hezkuntza sailak matrikulazioa prozedura aldatu du. Horren ondorioz, Gainzuri ikastetxean matrikulatu nahi zituzten hiru ikasle beste ikastetxe batera bidali dituzte. Gainzurik ikastetxeko guraso guztiei idatzi bat bidali zien asteartean egoera azaltzeko. Ostegun honetan elkarretaratzea egin dute Labeaga aretoaren parean, familia kaltetuei babesa adierazteko.

Gainzuritik beste ikastetxeetara mugitu dituzten 3 familia horiek errekurtsoa jarri dute Hezkuntza Sailaren aurrean eta erantzunaren zain daude momentu honetan.