GUREAN GAUR

Irati Fernandez, EHZ: “Musikaz gain, hitzaldiak, ikuskizunak eta antzerkiak ere izango dira"

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren egitaraura. Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, osatuta utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin egingo den jaialdiaren egitaraua. Festibalaren inguruan hitz egiteko Irati Fernandez elkarrizketatu dugu.