GUREAN GAUR

Rozalenek 'Xalbadorren Heriotzean' abestiaren bertsio sinfonikoa grabatu du

Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin egin du abestia, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean. Lana 'Ura Bere Bidean 2023' proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honetan artista eta talde nabarmenek 80ko hamarkadatik gaur egunera bitarteko abesti ezagunak bertsio sinfonikoan grabatzen dituzte.

Olatz Salvadorrekin 'Ahots hari' abestia ere grabatuko du. Guztira hogei abestik osatzen dute proiektua eta aste honetan grabatuko dira Euskalduna Jauregian.