GUREAN GAUR

Ekainaren 16tik 24ra bitartean jokatuko da Tximist Cup txapelketa Hondarribian

Zazpigarren edizioa da aurtengoa. Realeko harrobiko emakumezkoen taldeez gain, Paris Saint Germain, Real Madrid, Sueziako Malmö FF, Atlético de Madrid eta Israelgo Kiryat Gat nazioarteko taldeek ere hartuko dute parte. Orotara, 12 herrialde baino gehiagoko taldeek hartuko dute parte 5 kategorietan banatuta. Ekainaren 24a, "Legends" maila izango da protagonista. Kategoria horretan, Real Sociedad, Athletic Club, Oiartzun KE eta Añorga KKE taldeek neurtuko dituzte indarrak.