GUREAN GAUR

ELA: “Hutsik dauden etxebizitzak alokairu sozialean eskaintzen den kopuruaren bikoitza dira"

Etxebizitzaren arazoa gero eta larriagoa da Hego Euskal Herrian. Etxea erosteko eta alokatzeko prezioak etengabe hazten ari dira, 2022an 1.001 etxegabetzea egin ziren. Besteak beste, horiek ondorioaztatu ditu ELAko Azterketa Bulegoak Hego Euskal Herrian: eskubide bat merkatuaren menpe izeneko txostenak. Aferari aurre egiteko proposamenak ere jaso ditu sindikatuak. Bestalde, ELAk ohartarazi duenez, egun, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ez dago 600 eurotik behera etxebizitza bizigarri bat alokatzeko aukerarik, eta 70.000 etxebizitza daudela hutsik.