GUREAN GAUR

Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek Lesbosetik korridore humanitarioa sortzeko eskatu die agintariei

Zazpi kide Lesbosetik itzuli berri dira, eta ikusi dutena azaldu dute komunikabideen aurrean. Borondate politikoa baldin badago, aukerak badaudela adierazi dute. Azaldu dute Grezia legez kanpoko praktikekin blokeatzen ari dela errefuxiatuak uharteetara iristea eta legez kanpoko itzulketak egiten ari direla egunero.