GUREAN GAUR

Kattalin Otsoa: “EHko txoko ezberdinak astintzen dituzten herri mugimenduen topalekua da ITA”

Uztailaren 19tik 23ra ITA Iraultza Txikien Akanpada egingo da Izarran. Herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzako antolatutako topaketa da, eta hirugarrena dute aurtengo aldia. Beste hainbaten artean, haren helburua da Euskal Herriko mugimendu sozialen artean elkartzea, horien arteko loturak egitea eta garaian-garaiko gaiez eztabaidatzea. Eskaintza kulturala eta aisialdirako tartea ere eskainiko dute. Horren inguruan hitz egiteko Kattalin Otsoa Eribeko Iraultza Txikien Akanpadako kidearekin hitz egin dugu.