GUREAN GAUR

Gure Eskuk Tourrari buruzko prentsa txosten bat banatu die nazioarteko kazetariei

Tourrean zehar errepidean zer aurkituko duten azaltzen die, “Euskal Herrian Tourraz gozatzeko argibideak eta gomendioak” izeneko dosierrean. Aurtengo Frantziako Tourreko lehen hiru etapak Euskal Herrian izango dira, hasieratik amaierara. Horregatik, Gure Eskuk Tourrak duen nazioarteko oihartzuna baliatu nahi du Euskal Herria nazioartean partekatzeko.

Dosierra zazpi hizkuntzatan sortu dute: katalanez, danieraz, inglesez, frantsesez, galizieraz, italieraz eta eslobenieraz.