GUREAN GAUR

AHTa egiteko zundaketa lanen aurka bizikleta martxa egingo dute Goierrin, Lautadan eta Sakanan

Abuztuaren 25tik 27ra izango da martxa, eta Irurtzunen hasi eta amaituko dute parte hartzaileek. Euskal Herriko hainbat zonaldetan AHTaren eraikuntzarako egiten ari diren zundaketa geologikoak geldiaraztea dute jomugan.