GUREAN GAUR

Gipuzkoako Foru Aldundiak Jaizkibeli zein desfile baztertzaileari egingo die harrera ostiralean

Eider Mendoza ahaldun nagusiak eman du horren berri. Azken urteotan herritar gisara joan da bi desfileak ikustera. Orain arte, EAJko alkateek desfile baztertzaileari baino ez diote txalo egin. Mendozak adierazi du, aurten diputazioak “elkarrizketaren aldeko mugimendua” egitea erabaki duela. Ez da lehen aldia izango aldundiak ofizialki Jaizkibeli harrera egiten diona. Izan ere, EH Bilduren gobernuan, konpainia parekideei harrera egin zitzaien Irunen eta Hondarribian.