GUREAN GAUR

Peio Oria, AEMET: “Bero bolada aste honetako igandera arte luzatuko da”

Uda oso beroa izan dugu aurtengoa baina euriteak ere izan dira azkenaldian Euskal Herrian. Euri-jasa historikoak izan dira asteburuan Iruñean penintsula zeharkatu duen tanta hotzarengatik. 150 litro bota zuen metro koadroko. Tenperatura altuengatik, bestalde, abisu horia izan dugu Bizkaian eta Gipuzkoan. AEMET-eko Peio Oriarek eman dizkigu eguraldiaren inguruko azken berriak.