GUREAN GAUR

EAEn zabortegira bideratutako hondakin ez-arriskutsuak % 49 gutxitu dira

Eusko Jaurlaritzak duela bi urte onetsi zuen Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Plana, funtsezko hiru erronkari heltzeko: hondakin gutxiago sortzea eta haien balioa aprobetxatzea, ekonomian berriro sartuz; zabortegietara doazen hondakinak ahalik eta gehien murriztea; eta hondakinen arloko Europako legediari jarraitzea. Honetaz gainera, Tapia sailburuak azaldu duenez, 2022tik aurrera hondakin-korronte nagusietara bideratutako 11 balorizazio-instalazio sortzeko baimena eman eta izapideak hasi dira.