GUREAN GAUR

'846 KM' dokumentala eskainiko dugu gaur Hamaika Telebistan

'846 KM' dokumentala eskainiko dugu gaur gauean Hamaika Telebistan. Amasa-Villabonako zazpi gaztek Réau-ko espetxetik Martuteneko espetxera egindako aldarrikapen bidaia du oinarri dokumentalak, eta, hain zuzen, Ainhoa Ozaeta andoaindarraren egoera salatzeko xedez egin dute ikus-entzunezkoa.

Bidaiako irudiez gain, Idoia Ozeta presoaren senidearen testigantzak tartekatzen dira, eta esan bezala, Hamaika Telebistan ikusi ahla izango da ikus entzunezkoa, 22:30etik aurrera.