GUREAN GAUR

Bi sexu eraso salatu dira Gasteizen abuztuaren 6a eta 7a bitartean

Abuztuaren 6a eta 7a bitartean bi sexu eraso salatu dira Gasteizen. Dagoeneko erasotzaileetako bat atxilotu eta epailearen esku utzi dute. Udalak biktimak laguntzeko eta gertakariak gaitzesteko protokolo ofizialak jarri ditu martxan. Gasteizko udalak deituta, elkarretaratzea egin dute 11:00etan sexu erasoak salatzeko. Gasteizko Alkateak, Maider Etxebarriak, hirian ez dagoela jokaera hauentzako lekurik gogorarazi du eta Zeledonek txupinazoan emandako mezua gogora ekarri du. Neska eta Blusa kuadrillek ere gertakariak salatu dituzte. Osteguneko itzultzeko kalejira geldituz eta erasoen kontrako pankartak erakutsiz. Era berean, Gasteizko Mugimendu Feministak deituta, ehunka pertsona elkartu ziren Txosnagunean erasoen aurka eta "akonpainamendu eta erantzunetarako protokoloak beharrezkoak direla" aldarrikatzeko. Mugimendu feministak beste elkarretaratzea deitu du azkeneko jaietako egunean, arratsaldeko 19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazan.