blog naiz, Beñat

Osasunak hamar partida daramatza galdu gabe

 

Kanariar uharteetara egindako bisitak, Diego Martinezen taldearen lehiakortasunaren erakusleiho izan da. Hurrengo hitzordua, datorren igandean, 18:00etan, Granadaren aurka izango dute. Orain arteko mailari eutsiz gero, amesten jarraitzeko motibo ugari dituzte zaletuek.

Gorritxoek puntu bat eskuratu zuten asteburuan Tenerifera egindako bidaian. Nafarrek hirugarren postua betetzen dute orain, igoerako kanporaketa jokatzeko aukera ematen duen posizioa alegia. Dagoeneko hamar partida pilatu dituzte porrotik jaso gabe eta mende honetako bigarren hasierarik onena da.

Berriro ere, Sergio Herrera atezainak protagonismo handia izan zuen, Tenerifek jaurtitako penaltia geratu ondoren. Mirandako atezaina espezialista gisa azaltzen ari da. Tentsio handiko lehia izan zen eta azkeneko minutuetan bi taldeen arteko jokalariek hainbat talka izan zituzten.

Hurrengo jardunaldiari dagokionez, Osasunak Granada jasoko du Sadarren datorren igandean. Hitzordua, 18:00etan, berriro ere lidertzarengatik borrokatzeko aukera izango dute Diego Martinezen mutilek.

 

Teneriferen aurkako partidaren datuak

0 - Tenerife: Dani Hernández; Luis Pérez, Carlos Ruiz, Jorge, Iñaki; Vitolo, Aitor Sanz; Bryan Acosta, Juan Carlos Real (Tayron, min. 80); Malbasic eta Samuele Longo (Juan Villar, min. 71).

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier Sanjurjo, Clerc; De las Cuevas, Fausto Tienza, Arzura (Lucas Torró, min. 73), Mateo (Unai García, min. 46), Quique (Xisco, min. 58) eta David.