GUREAN GAUR

Udal gobernuan oposizioa egitea leporatu die Asironek Aranzadiri eta Ezkerrari

Astearteko udalbatzako bozketaren ondorioz, krisia sortu da Iruñeko Udalean. Abstentzioaren bidez, 6 milioi euroko inbertsioko proiektua aurrera ateratzea eragozteagatik udal gobernutik kanpo geratu dira Aranzadi eta Ezkerra.

Udal gobernuaren berrantolaketan, Asironek alkatetzaren esku utziko du berdintasun arloa, eta aurpegi berri bat sartuko du gobernuan: Mikel Armendariz, parte hartze sailean. Onartu du sortu den egoerak eskuin mediatikoa eta politikoari soilik egiten diola mesede.

Horrez gain, Asironek Aranzadiri eta Ezkerrari aurpegiratu die "gobernu barrutik oposizioa" egin izana, gogorarazi baitu ez dela lehen aldia laukoaren barruan desadostasunak sortzen direna.