GUREAN GAUR

Patronala eta sindikatuak asteartean bilduko dira berriz

Hiru eguneko greba deialdiaren ondoren, asteartean bilduko dira berriz ere. CCOOk, LABek eta UGTk manifestazioaren ondoren hitzartu dute bilera patronalarekin, hamabosgarren bilera izango da.

Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izan da, eta FVEM patronalaren arabera, ostera, % 26koa. Lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatzen dute, soldatak KPIaren arabera eguneratzea. Izan ere, Bizkaia da metalean akordiorik gabe jarraitzen duen bakarra. Sindikatuek, euren aldetik, arrakastatsutzat jo dute greba, nahiz eta Ertzaintzaren jarrerak tentsio areagotu. Izan ere, atzo pertsona bat atxilotu eta lau zauritu zituzten.

Lau sindikatuek jakinarazi dute bere jarrera gogortzeko prest daudela eta lanuzte egun gehiago egon daitezkeela.