GUREAN GAUR

Gotzone Sagarduiren adierazpenek arrakala handiagotu dute

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak “antolakuntza aldaketa” soiltzat jo ditu kargugabetzeak. Hala ere, ez du zehaztu zein diren zuzendaritza aldatzea beharrezko egin duten gertaera horiek. Donostialdeko ESIan gertatutakoari kritika gogorra egin diote oposizioko alderdiek.

Sagarduiren iritziz, baina, "ohikoa" da arduradunak aldatzea, eta horrela ulertu behar da Donostialdeko ESIan gertatu dena. Sindikatuek salatu dute,Osakidetzako arazoak lehenagotik datozela. Uste dute egungo zuzendaritza dela dimisioa eman behar duena edo kargua utzi behar duena.