GUREAN GAUR

2023ko ekainaren 4an ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia, Mungian

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren lehen igandean egiten den jarduera bat baino askoz gehiago da. Eskolen arteko elkarlana sustatzea, sare publikoan egiten diren egitasmoak erakustea, ikastetxeen aldarrikapenak kaleratzea, familien parte hartzea eskolan bultzatzea eta hezkuntza komunitateari kalitatezko jarduerak eskaintzea dira, besteak beste, jaiaren helburuak.

'Jagon Eskola Publikoa' da Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaiaren leloa. Jaiaren urteurrena aprobetxatuz, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzen du.