GUREAN GAUR

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko akordioa sinatu dute

Euskal erakundeek sinatu dute, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen ekitaldi instituzional batean. Akordioaren helburua da tratu txarren eta sexu-erasoen biktimen arretan inplikatuta dauden erakundeen arteko koordinazioan aurrera egitea, biktimen beharrak “erdigunean” jartzen.

2001ean eta 2009an sinatutako hitzarmenak eguneratzen ditu sinatutakoak, Urkulluren esanetan, akordio hauei esker, aurrera egin da urte hauetan guztietan erakundeek indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen dieten erantzunaren ikuspegi integral batean.