GUREAN GAUR

Baxoa euskaraz egitearen alde, ikasleek Bordeletik Baionarako bizikleta martxa egingo dute

Apirilaren 18an abiatuko dute ibilaldia Bordeleko Errektoretzatik, eta apirilaren 22an iritsiko dira Baionara. Bertan, euskalgintzak antolatuko duen manifestaziora batuko dira. Manifestazioaren xedea, ahal bezain goiz baxoa euskaraz egitea lortzea da. Era berean, bizikleta martxa brebetako zientzietako froga euskaraz egitea lortu dela ospatzeko ere badela adierazi du kolegioko zuzendariak. Baxoari begira, bide beretik jarraitzea aurreikusten dute.