GUREAN GAUR

Osakidetzak inoizko enplegu publikoaren eskaintzarik handiena iragarri du

Aurtengo uztaila eta azaro bitartean, 7.639 lanpostu aterako ditu Gasteizko gobernuak Osakidetzan. Probak Barakaldoko BECen eta Gasteizko EHUn egingo dituzte, guztira 109.029 lagunek eman dute izena deialdian. 6.082 plaza lehiaketa-oposizio bidez eskaintzen dira, eta gainerako 1.557 plazak merezimenduen bidez.

Gotzone Sagarduik esan du saiatuko direla 2018ko eta 2019ko LEPen emaitzak proba berrien aurretik jakinarazten. Izan ere, profesionalen eta sindikatuen kezka bada iraganeko proba horien emaitzak jakin ezinik proba berrietan izena eman behar izatea.