GUREAN GAUR

Txomin Aiartza, Ernai: “Egungo lan baldintzekin ezinezkoa da bizi proiektu duin bat garatzea”

Maiatzaren Lehenaren biharamunean, Ernai gazte erakundeko Txomin Aiartza kidearekin hitz egin dugu Gurean Gaur magazinean. Aiartzak nabarmendu du ez dela garai erraza lan eta bizi baldintzen ikuspegitik, eta are okerragoa dela gazteentzat.
Aiartzak azaldu du langabezia tasarik altuena dagoela gazteen artean, eta horrez gain, nabarmendu du enpleguaren kalitateari ere erreparatu behar zaiola: “Kontraturik gabe egiten diren lanak, partikularrak, zaintza lanak". 

Era berean, salatu du kontratupean egiten direnen lanen kalitatea ere ez dela hobea, eta gazteen artean dagoela behin-behinekotasun tasarik handiena. Zehaztu du gaur egun, gutxi gorabehera 1.000 eurokoa dela gazteen soldata, eta nabarmendu du horrekin ezinezkoa dela bizi proiektu duin bat garatzea.