GUREAN GAUR

Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bildu legez kanporatzeko eskatzen zuen salaketa

Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako arrazoiak aztertu ondoren erabaki du eginbideak ez irekitzea. Ministerio Publikoak adierazi duenez, Bilduko 44 hautagai seinalatuak aukeragarriak dira. Hain zuzen ere, Fiskaltzak ondorioztatu du hautagaiek zigor osoak beteak dituztela eta salatutako gertaerak ez direla delitu.

Horrenbestez, erabaki dute Dignidad y Justiciak jarritako salaketa artxibatzea. Fiskaltzak ohartarazi du Hauteskunde Batzordeek ebatzi behar dutela hautagaitzen legezkotasunari buruz.