GUREAN GAUR

AHTaren ibilbidearen zundaketa lanak hasi ditu Espainiako Gobernuak Aralarren

Landarlan ingurumen elkarteak jakinarazi duenez, Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak AHTaren lanak hasi ditu Aralarren eta Nafarroako eta Gipuzkoako udalek jaso dute lan horiei buruzko dokumentazioa. AHTk Nafarroa eta Euskal Y-a lotzeko bi aukera proposatzen ditu, bata Gasteiz bidez eta bestea Ezkio-Itsaso plataforma intermodala erabiliz.

EAJk bigarrenaren alde egiten du. EH Bildu eta Podemos egungo tren azpiegiturak egokitzearen alde egin dute. Landarlanek Aralarko saihesbidea baztertzea eta proiektu osoa berraztertzea eskatzen du. Elkartearen arabera, proiektuak ez du jasangarritasunik krisi ekonomiko eta sozial batean.