GUREAN GAUR

Munduko Bankuak BECen antolatu duen kongresuaren aurka protesta egin dute hainbat eragilek

Eskubide Sozialen Gutunak, EH Kapitalari Plantok eta Jauzi Ekosoziala plataformak deitu dituzte protestak. Euren aburuz, bankuak bere jarduna “berdez tindatzeko” antolaturiko konferentzia bat da Barakaldokoa. Datozen egunetarako ere hainbat protesta daude deituta.