Hamaika Telebista

Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagarekin solasteko aukera izan dugu. Besteak beste, Jonan Fernandezek egindako azken proposamena, Julen Atxurra edo Patxi Ruiz presoen egoera, kartzeletan bisitak egiteko koalizioko kideek egindako eskaerak, Perez de los Cobos-en kargugabetzea edo Estatuko Segurtasun Indarren paperaz aritu gara.

Hamaika Telebista

Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak Sareko bozeramaile Inaxio Oiartzabalekin hitz egiteko aukera izan du. Besteak beste, Covid 19 gaitzak espetxetan eragindako ondorioen inguruan, Julen Atxurrak eta Patxi Ruizek pairatzen dituzten egoerei buruz eta Sarek aurkeztutako IZAN BIDEA dinamika berria azalduz.

Hamaika Telebista

Covid 19 gaitzak eragindako izurriak ondorio tragikoak izateaz gain, sektore ekonomikoak modu nabarmenean kaltetu ditu. Egoera aurre egiteko, hainbat erakundeek talka planak eta neurri ezberdinak abiarazi dituzte. Horien artean, anbiziokoenetako bat, Galdakaoko udalak abian jarritakoa dago. Iñigo Hernando alkateak azaldu digun gisara, "milioi bat euro" bideratuko dituzte merkataritzei zein ostalaritza sustatzeko, beste 500000 familiak laguntzeko eta Bizkaiko foru aldundiarekin batera beste 300000 gizarte ekintzarako. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.

Hamaika Telebista

1980ko maiatzaren 14a egun historikoa da euskal kirolarentzat eta gure jendartearen iruditegi kolektiboan iltzatuta geratu den lorpena eskuratu zuten Martin Zabaleta hernaniarrak eta Passang Temba sherpak.

Hamaika Telebista

"Historia del independentismo político catalán: De Estat Catalá al 1 de octubre" liburua kaleratu berri du Fermí Rubiraltak Txalapartaren eskutik.

Hamaika Telebista

Hego Euskal Herriko hiriburuetako jaiak eta Aste Nagusiak bertan behera geratu dira Covid 19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz. Bilbon, Konpartsek salatu dutenez, Juan Mari Aburto alkatearen aldebakarreko erabakia dela salatu dute, proposamena Jai Batzordetik igaro barik gauzatu dela argudiatuz. Elkarrizketaren tartean, Bilboko Konpartsakeko Ainhoa Riveirorekin solasteko aukera izan dugu. Honatx aurrerapena.

GUREAN GAUR
 
Loading player...
NAFARROA GAUR
ARTEKALE