GUREAN GAUR

Bizkaiko metalgintzan tentsioa igo da, baina soka aska dezake astearteko bilerak

Tentsioa igo du Bizkaiko metalgintzako gatazkan bigarren grebaldiak. Hamaika hilabete daramatzate sindikatuek eta FVEMek lan hitzarmena negoziatzen, baina, momentuz, ez dute akordiorik lortu.

Asteartean bilduko da berriro negoziazio mahaia, eta mugarria izan daiteke, soka estutu ala aska dezakeelako batzarrak. Hala ere, akordio urrun dago oraingoz, patronalaren proposamenak ez baitu bermatzen langileen eros ahalmena, sindikatuek salatu dutenez. Horrez gain, egunotan egindako grebetan Ertzaintzak piketeen aurka erabilitako indarkeria gaitzetsi dute.