GUREAN GAUR

‘La vida después del Isis’ eta ‘Como yo quiera’ filmak asteburuan ikusgaia, Hariak zinemaldian

Iritsi da ‘Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia’-ren lehen edizioa. Azaroaren 5 honetan saio bikoitza izango dute. Goizean “La vida después del Isis” Alba Sotorrarena. Dokumentala oso saritua izan da eta Emmy sarietarako nominazioa jaso du.
Arratsaldean, “Como yo quiera” filma ikusiko dute. Egipton pasa den hamarkadan izandako iraultzaren manifestaldietan bortxaketa masiboak izan ziren eta horren aurrean emakumeek erresistentzia antolatu zuten.

Proiekzio bakoitzaren ondoren, solasaldi eta mahai inguruak izango dira gaian sakontzeko. eta larunbat honetan Bi pelikula horien inguruan hitz egiteko, Olga Rodriguez kazetaria izango da Hernanin.

Zinemaldirako sarrera doakoa izango da, beraz, animatu eta bertaratu!