GUREAN GAUR

Miel A. Elustondok eta Enpresabidea.eus-ek jaso dute Rikardo Arregi Kazetaritza saria

Miel A. Elustondo kazetaria izan da sarituetako bat, ‘Berria’ egunkarian argitaratutako ‘Tonban ehortzirik’ serieagatik. Komunikazioaren alorrean Esnpresabidea.eus webguneak eskuratu du saria.

Bi ohorezko aipamen ere banatu dira. Batetik, Elixabete Garmendiaren ibilbide profesionalari egin diote gorazarre. Eta bestetik, Patxi Baztarrikak jaso du saria egindako lan eskergari, besteak beste, sarion hasiera hauspotu, landu eta bultzatzeagatik.