GUREAN GAUR

Hatortxu Rock zuzenean, larunbatean, Hamaika Telebistan!

Nogen eta Tremenda Jauriaren zuzenekoak eskainiko ditu Hamaikak zuzenean Atarrabiatik 19.20 - 23.00 artean.
Ez galdu Hatortxu Rocken zuzenekoa, Hamaika Telebistan. Arratsaldeko 19.20etan hasita Nogen talde donostiarra ikusi ahal izango dugu zuzenean Atarrabiatik.

Nafarroako elkartasun jaialdiari buruzko bilduma berezia prestatu du gainera Hamaikak. Azkenik, Tremenda Jauria talde kataluniarraren zuzenekoa izango da protagonista. Gaueko 22.15etan hasiko da.