GUREAN GAUR

800 boluntario baino gehiagok egiten dute posible Hatortxu Rock

Auzolanaren bitartez eraikitako proiektua da Hatortxu Rock. Musika jaialdia izatetik haratago, elkartasun egitasmoa da beste gauza guztien gainetik. 1999 urtean hasi zenetik, milaka pertsonek egin dute posible egitasmoa. Euskal presoak geroz eta gertuago daudelakoan, 'Gertu' lemapean 800 boluntariok baino gehiago lagundu dute 27.edizioa posible egiten. Hamaika Telebista bertan egon da haiekin mintzatzen.