GUREAN GAUR

FVEM patronalak ez du gehiengo sindikalaren proposamena onartu

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek eta FVEM patronalak oraindik ez dute lortu akordioa egitea 52.000 langileri eragiten dien lan hitzarmena berritzeko. Hogeita batgarren bilera izan dute asteazken honetan sindikatuek eta patronalak, gehiengo sindikalak eskaintza berri batekin aurkeztu den arren, ez dira adostasun batera iritsi. Abenduaren 14an bildu ziren azkenekoz, baina, patronalak ez zuen proposamen berririk aurkeztu, asteazken honetan jarrera berdinarekin agertu da.

Greba mugagabea planteatu die ELAk beste sindikatuei.