GUREAN GAUR

LABek medikuen esklusibotasuna ezabatzeko erabakiaren aurkako elkarretaratzea egin du

Nafarroako Medikuen Sindikatuak esklusibotasuna kentzea, baina dagokion osagarria kobratzen jarraitzea eskatu du. Esklusibotasuna kentzeak osasungintza pribatuaren mesederako dela adierazi dute. Eskaera horren kontra, LABek osasun publikoa indartzeko eta plantilla osoaren lan baldintzak defendatzeko berehalako neurriak hartzearen alde egiten du.

Esklusibotasuna kentzeak ondorio “larriak” izango dituela adierazi du delegatuak: lan ordutegiak ez betetzea, baliabide publikoak gaizki erabiltzea, norberaren bezeroei arreta hobea ematea gainerako pazienteei baino, eta kontsulta pribatuetan erabiltzeko osasun zerbitzu publikoetan proba diagnostikoak egitea dira, besteak beste.