GUREAN GAUR

Osakidetzako sindikatuek grebaren oihartzun handia nabarmendu dute

Greba dute Osakidetza osoan, osasun sistema publikoaren desegitea salatzeko eta langileentzako baldintza duinak aldarrikatzeko. Jaurlaritzak zerbitzu minimoak ezarri ditu. Edonola ere, Osakidetzaren egoera larria eta negoziazioaren blokeoa salatzeko milaka lagunek protesta egin dute.