GUREAN GAUR

Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko bigarren saiakerak ere ez du emaitzarik izan

Komando Autonomoetako lau kideen hilketekin lotuta egon daitezkeen poliziak identifikatzeko bigarren saioa egin zuten ostegunean Donostiako epaitegietan. Polizia bakarra egon zen saioan, baina ezin izan zuen identifikatu %100ean. Hiru polizia izan behar zituen aurrez aurre Joseba Merinok errekonozimendu saioan baina polizia bakarra egon da azkenean, parte hartzekoak ziren gainerako bi poliziak hilik daudela esan baitute.