GUREAN GAUR

Plastikoen “itsasikara toxiko” batek giza eskubideak mehatxatzen ditu

Urtero 400 milioi tona hondakin plastiko sortzen dira eta erabilera bakarreko plastikoen % 85 zabortegietan edo ibai, itsaso eta paisaiak kutsatuz amaitzen da. NBEko adituek erantzukizuna beren gain hartzeko eskatzen diete herrialdeei eta enpresei, eta gai toxikorik gabeko ingurumen osasuntsua izateko giza eskubidea bermatzeko. Testuinguru horretan, plastikoen kutsadura gutxitzeko nazioarteko itun bat lortzeko bidean dira. 2024 amaierarako prest izan nahi dute. Arrisku handiko plastiko produktuen eta material kaltegarrien ekoizpena eta kontsumoa murrizteko beharrezkoak diren debekuak eta neurriak hartuko dituzte.