GUREAN GAUR

Gora Garbitzaileak: “Gure helburu nagusia klase elkartasuna bultzatzea da”

‘Garbitzaileak borrokan’ ekineneko kide Bitton Gonzalezekin hitz egin dugu. Nabarmendu du garbiketa sektorea “nahiko atomizatuta” dagoela, langile ugari dagoelako baina milaka zentrotan sakabanatuta daudelako.
Gonzalezek salatu du lan “ikusezina” egiten dutela, eta ez zaiola behar besteko baliorik ematen: “Gure ikuspuntutik, oinarrizko eta ezinbesteko zerbitzua da”. Dio hori ez dela kasualitatea, langileen gehiengoa emakumezkoa delako, eta enpresek zein instituzioek baztertu egiten dituztela dio. Hori horrela, hainbat ekintza zuzen egiten ari dira azken egunetan, eta nabarmendu du beren helburua dela “klase elkartasuna” hedatzea.