GUREAN GAUR

Miguel de Andres, Hortelanos: “Lau eguneko lan astea martxan jartzeak hobekuntzak ekarri ditu"

Gero eta gehiago hitz egiten da lau eguneko lan asteaz. Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak aztertuko duela zer dakarren lau eguneko lan astea abian jartzeak, soldata murrizketarik gabe eta ordu gehikuntzarik gabe. Horren inguruan hitz egiteko Miguel de Andres Hortelanos enpresako zuzendariarekin hitz egin dugu.